Xabier Lete hil zen, poeta eta abeslari oiartzuarra

Duela
16
urte

2010ko abenduaren 4an,

Xabier Lete hil zen, poeta eta abeslari oiartzuarra. 1944an sortua, Ez Dok Amairu talde abangoardistaren sortzaileetako bat izan zen 1965ean. Talde bereko Lourdes Iriondo musikariarekin ezkondu zen, eta elkarrekin sarritan abestu zuten. Artikulugile gisa, Zeruko Argian kolaboratzen zuen, Gazte naiz sailean kultur kritika zorrotzak egiten zituen. Halere, olerkigintzan nabarmendu zen Lete, eta bereak dira besteak beste Izarren hautsa edo Xalbadorren heriotzean. Euskal artista nabarmenetako bat izan zen, eta hainbat belaunaldiren erreferente handienetakoa bilakatu zen.

Iturria:

Alex Gurrutxaga, Xabier Lete. Aberriaren poeta kantaria (Alberdania).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
205
urte
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.