Mary Clark sufragista hil zen Londresen

Duela
116
urte

1910ko abenduaren 25ean,

Mary Clark sufragista hil zen Londresen. Emmeline Pankhurst ekintzaile ezagunaren ahizpa zen. Emakumeen boto eskubidea eskatzeko azaroaren 18an parlamentura eginiko manifestazioan Poliziarekin izandako liskarretan jipoitu zuten, eta lau egunera atxilotu egin zuten kristalak haustea egotzita. Hollowayeko espetxean hilabetez izan zuten. Abenduaren 23an askatu zutenean beste hamalau sufragistarekin batera, bere osasuna oso kaltetua zegoen presoaldiko tratu txarren ondorioz. Eguberri eguneko otorduetako batean mahaia utzi, eta bere ahizpak koman aurkitu zuen logelan. Ordu gutxira hil zen. Sufragistena emakumeen botoa eskubidea lortzeko borrokarako antolatu ziren emakumeen mugimendua izan zen.

Iturria:

Diane Atkinson, Rise up, woman! The remarkable lives of the Suffragettes (Bloomsbury).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
205
urte
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...