Bi abokatuk planto egin zuten epaiketa batean, euskaldun gisa hizkuntz eskubideak urratzen zizkietela salatzeko

Duela
30
urte

1996ko abenduaren 5ean,

Bi abokatuk planto egin zuten epaiketa batean, euskaldun gisa hizkuntz eskubideak urratzen zizkietela salatzeko. Iñigo Santxo eta Endika Garai ziren. Hego Euskal Herriko epaileen %95ak ez zekien euskaraz, Euskal Kulturaren Batzarraren datuen arabera. Handik hilabetera, abokatu talde batek Bilbon salatu zuen euskaraz tramitatutako 20-30 prozedura geldirik zeudela, itzulpen zerbitzuek uko egin ziotelako auzi horiek euskaratzeari. Euskal Herriko Abokatuen Elkarteak babesa adierazi zien abokatuei, eta euskaraz egiten ziren epaiketetan aritzen ziren epaile erdaldunak ezgaitzat jo zituen haien jardun profesionala betetzeko. Abokatu euskaldunen borroka hasten ari zen.

Iturria:

A.Z., Itzultzaileek uko egin diete Garai eta Santxo abokatuen auziak itzultzeari (Euskaldunon Egunkaria, 1997ko urtarrilak 18).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
205
urte
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...