Roberto Perez eibartarrari tiro bat jo zion Espainiako Poliziak, Burgosko epaiketen aurkako protestan

Duela
55
urte

1970ko abenduaren 4an,

Roberto Perez Jauregi gazteari tiro bat jo zion Espainiako Poliziak, Burgosko epaiketen aurkako protesta batean Eibarren. Maoismotik hurbil zegoen Espainiako Alderdi Komunista Internazionaleko kidea zen (PCEi), geroago PTE (Espainiako Lanaren Alderdia) bilakatuko zena.

Burgosen antolatu zen epaiketan hiru eibartar zeuden, Mario Onaindia, Jon Etxabe eta Enrike Gesalaga. Horregatik Eibarren egin ziren greban, manifestazio eta protestak partaidetza eta indar handia izan zuten. 

Urkizu inguruan manifestazioaren aurka izandako erasoan izan zen Roberto hil zuen tiroa. Inoiz ez da ikertu nork bota zuen tiroa, ezta ere aginduak eman zituztenen erantzukizunak. 

2010 urteko abenduaren 4an Eibarko herriak omenaldia eskaini zion eta oroigarri bat ipini zen tiroa jaso zuen tokian, Iparragirre kalearen hasieran, Karmengo elizaren ondoan. 

Bere omenezko plaka, 1970ean Eibarko Urkizu aldean tirokatua izan zen leku berean jarrita. Anitxu (CC-BY-SA)

Iturria:

Joseba Zabalza, Gogoan hartzeko izenak. (Euskal Memoria Fundazioa).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
115
urte
Duela
195
urte
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!