Eugen Beihl ohorezko kontsul alemaniarra aske azaldu zen, ETA V.-k bahituta izan ostean

Duela
54
urte

1970ko abenduaren 25an,

Eugen Beihl ohorezko kontsul alemaniarra aske azaldu zen Wiesbaden, ETA V.-k bahituta izan ostean. Burgosko Prozesu betean, presioa eragiteko ekintza bat burutu zuen ETA V.-k. Nazioartean Euskal Herriaren egoerari oihartzuna ematea zen helburu nagusia. Montorin izan zuten bahitua, Zuberoan. Une batean Beihlek ihes egitea lortu zuen, taberna batera joan zen laguntza eske eta tabernan zeudenak konturatu zirenean nor zen, auto batean sartu eta berriro eraman zieten ETAko kideei. Burgosko Prozesuaren epaia atera aurretik Beihl askatzeak presio handiagoa jarri zuen erregimen frankistaren gain eta jende askoren begietara ETA-k eskuzabal jokatu zuen.

Iturria:

Euskadi eta Askatasuna - Euskal Herria y la Libertad, III. liburukia,.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
35
urte
Duela
75
urte