Eugen Beihl ohorezko kontsul alemaniarraren bahiketa aldarrikatu zuen ETAk

Duela
56
urte

1970ko abenduaren 2an,

Eugen Beihl ohorezko kontsul alemaniarraren bahiketa aldarrikatu zuen ETAk. Erakunde armatuaren hamasei kideren aurkako Burgosko Prozesuari nazioartean oihartzuna emateko eta presioa eragiteko ekintza izan zen. Donostian bahitu ostean, Zuberoako Montori herrian izan zuten gordeta, abenduaren 25ean Wiesbadenen aske utzi zuten arte. Bahiketak iraun bitartean, ihes egitea lortu zuen behin Beihlek, baina herriko taberna batera laguntza eske joatean, bertan zirenek auto batean sartu eta berriro ETAko kideen esku utzi zuten. Burgosko Prozesuaren epaia atera aurretik Beihl askatzeak presio handiagoa jarri zuen erregimen frankistarengan, ETAk eskuzabal jokatu baitzuen, iritzi publikoaren begietara.

Iturria:

Hainbat egile, Euskadi eta Askatasuna – Euskal Herria y la Libertad, III. Liburukia, 1970-1973. Entre Burgos y Carrero (Txalaparta).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
205
urte
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...