Debekatuta zegoen ikurrina atera zuten Donostiako Olentzeroaren ospakizunetan

Duela
59
urte
Jonan Zinkunegi fondoa

1967ko abenduaren 24an,

Debekatuta zegoen ikurrina atera zuten Donostiako Olentzeroaren ospakizunetan. Gabonetan ohitura jarraiki, gabon kantak abesten ari zen gazte talde bat Donostiako Parte Zaharrean, Gerardo Suarezek ikurrina atera zuenean jendearen harridura, urduritasun eta pozerako. Hilabete batzuk geroago, 1968ko Aberri Egunera deitzeko afixak jartzen ari zela atxilotu zuten Suarez. Espainiako Poliziak bere etxea miatu zuenean ikurrina hura konfiskatu zuen eta ikurrinaren argazkia egin zuen Jonan Zinkunegi ere atxilotu zuten. Biak torturatu zituen Gobernu Zibilean Meliton Manzanasek, besteren artean.

Iturria:

Juantxo Egaña, Meliton Manzanasek konfiskatutako ikurrina (Naiz, 2019ko abenduak 21).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
205
urte
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...