Kax-kax jo dut etxolako atean, segituan ireki didate. Bi musu emateko prest nengoela eskua luzatu dit Bittor Barandiaranek. “Ala, ze ongi”, pentsatu dut. Ederra da barnea eta leihoen bestaldekoa, basoak inguratzen du garaian jatetxe izandako elkarte gastronomikoa. Kafeak eskutan atera gara merenderora, jakin-minez nago sukaldariak zer kontatuko didan. Ez litzaidake inportako astearte goizak hemen ematea.
Araba eta Gipuzkoako mugan eta Urola Erdialdean eraiki nahi ditu parke eolikoak multinazional norvegiarrak. Azpeitiko Udalak herri batzar irekia deituko du eta enpresako arduradunak ere izango dira bertan. Bitartean, hainbat herritar antolatzen hasi dira proiektu horiek ez... [+]
Gipuzkoako azken bailararen goiburuan, mendi tontor baten gainean, Atxorrotxeko gazteluaren aztarnak aurkitzen dira, orain ermita batek estaltzen dituenak, aintzinako talaia baten lekuan. Arrano kabi baten antzera, lekuaren garaierak nagusitasuna ematen dio. Bertatik... [+]
Xanti Iparragirrek Eskoariatzako Aingeruguarda baserritik (Kortako Zelaia izenez ere ezaguna) ihes egin behar izan zuenekoa horrela kontauta du Biziaren azala liburuan.
Xanti Iparragirre Perurena hil da urtarrilaren 2an, besteak beste bertso eskolen sortzaileetakoa eta bizitza euskal gatazkari lotuta emandakoa (Maixol Iparragirreren aita). Azken agurra urtarrilaren 4an egingo diote. 19:00etan Elizan meza izango da, eta ondoren, 20:00etan, azken... [+]
Protesta horren bidez irudikatu nahi izan dute “bizitzen aurka” egiten duen “sistema gelditzeko beharra”. Abenduaren 1ean sindikatuek deitutako pentsio eta lan baldintza duinen aldeko manifestazioekin bat egiten dutela aldarrikatu dute.
Bailaran hogeitik gora sortzaile ari dira rap, trap, drill eta reggaeton musika egiten. Nahiz eta kontzertu gutxi egin, nerabe eta gazteen artean gehien entzuten diren musika estiloak dira, eta sare sozialak dira euren agertoki eta erakusleiho berriak.
Koronabirusak kutsatutako gizon bat hilik aurkitu dute bere Eskoriatzako etxean, Lakuako Segurtasun Sailaren arabera. Konfinamenduan zegoen joan den ostegunean positibo eman zuenetik.
Atzo, eguena, jakin izan zen Eskoriatzako taberna bateko bezero batek positibo eman zuela COVID-19aren PCR frogan, eta ordutik izua zabaldu da herrian. 50 laguni baino gehiagori egin dizkiete PCR frogak eta gaur goizeko azken datuen arabera, lau dira herrian detektatutako... [+]
Txiapasen Aldeko Taldeak, Esko Zap %100 amets haziak lelopean, egitarau zabala prestatu du aste zapatistarako.
Maiatzaren 23an Eskoriatzan elkartuko dira Auzoko egitasmoari esker euskarara hurbildu diren hainbat herritako partaideak. Euskaldunen eta euskarara gerturatzeko ahaleginean ari direnen arteko egun-pasa izango da.