Etxetik urrun nagoen honetan, errutinaren parte bilakatu zait gure hiriaren argazkiak erakustea. Mugikorra atera, hiru hondartzak biltzen dituen plano zenitala bilatu eta "hemen bizi naiz" esaten dut. Halako enkontru batean zera esan zidaten: paseatzeko moduko hiria da zurea.
Literaturan bada paseatzaileari lotzen zaion figura bat: flâneurra. XIX. mendeko Europan jaio zen, hiri modernoen garaikide, baina nago egungo Donostiak ere gustura hartuko lukeela. Hiriko paseatzaile anonimoa da flâneurra. Patxadaz dabil jende oldean barrena, oinez, noraezean bezala. Begirada pausatuaz behatzen ditu besteak, inork bera begiratu gabe. Pausazko begirada anonimo horri egin izan zaio maiz gorazarre, hiriaren erretratu interesgarri eta sentiberak bilatu direnetan.
Figura zinez erromantikoa da, idilikoa. Nola ez, postalaren hiria den honek alfonbra gorria jarriko lioke flâneurrari. Baranda zuri bat, goizero ureztatzen den Bulebarra, Alderdi Ederreko tamarindoak, Damen Bateriako harlauzak, harrizko aingeru eta lehoi burudun zubiak, Senaren pareko ibaiertza.
Askok seinalatu bezala, ordea, flâneurraren patxada eta plazera ez daude edonoren eskura. J. Wolf eta J. Walkowickzek azaldu zuten noraezean ibiltzea pribilegio maskulino eta burgesa –eta batuko nuke zuria– zela. Parkhustek zioen emakumeek ezin zutela ikusiak izan gabe paseatu, beraiek zirelako begirada maskulinoarentzat espektakulu. Helena Swanickek gogoratu zuen etxean behin eta berriro egiten zioten oharra: hiriko kaleetan barna bakarrik paseatuz gero, prostituta batekin konfundituko zaituzte.
Irudika dezaket, aise, 'flâneur' donostiarra. Paseoaren ostean eseriko da Tabakalerako terrazan, kafe garestia lagun, plazan barrena dabiltzanei begiratzera
Irudika dezaket, aise, flâneur donostiarra. Paseoaren ostean eseriko da Tabakalerako terrazan, kafe garestia lagun, plazan barrena dabiltzanei begiratzera. Nekez ibiliko da patxadaz, ordea, plazan bertan Poliziak hiru pausotik bitan geratu duen gaztea. Edo lantokitik haurren eskolara presaka doana. Edo gurpildun aulki bati bultzaka dabilena. Edo lagunari besotik heldu eta handik ez, hobe beste aldetik, esatera ohitu dena.
Flâneurrari kontrajarri, flâneusaren figura azaldu zen. Oro har, XIX. mendeko emakume burgesak gorpuztu zuen. Galeria eta saltoki modernoetan bilatu zezaketen klase jakin bateko emakumeek behingoagatik inoren zaintzarik gabe paseatzeko parada. Nago flâneusari ere, horrela marraztutakoari behintzat, gustura egingo liokeela ongietorria Donostiak.
Alabaina, Irati Majuelok azaldu du flâneusarekin ere pauso bat haratago joateko premia. Galdetu du ea irudika genezakeen, adibidez, flâneusequeer-ik, edota flâneus bollerarik. Egin dut ariketa eta jarri diet nire lagunen aurpegia. Bakarrik baino, elkarren besotik helduta doaz. Oharkabean baino, zalapartatsu. Kafe moñoñoa beharrean, marianitoa eskatzen dute. Eta besteei zelatan baino, emozionatu eta terraza osoak aditzeko moduan hitz egiten dute.
Eta flâneus gozagarriak imajinatu ahala, gure amarekin ere akordatu naiz. Paseatzaile sutsua da, baina nahiago izaten ditu distiratsuak ez diren itinerarioak. Joaten da Loiolako Erriberatik Hernanira, Grosetik Pasaiara edo Errenteriara. Lepo dituen eginbeharretan murgiltzen zaio gogoa nahiko lukeena baino gehiagotan. Kafea hartzen du gaupaseroa eta langilea gurutzatzen diren tabernan. Umoreko denean, karajilloa eskatzen du, Soberano koñaka eta azukrearekin. Halaxe egin ohi du betidanik lagun minarekin elkartzen denean ere.
Flâneur estiratuaren aldean, nahiago beste horiek zapaldutako hiria. Postaletan kabitzen ez diren begiradak izango dira, seguru aski, interesgarri eta hunkigarrienak.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]
Eusko Jaurlaritzak "Eskola inklusibo, ekitatibo eta kalitatezkoaren aldeko mahai" berria osatu duten gizarte-eragileei Euskadiko eskola-segregazioaren hasierako diagnostikoa eta erantzuna izeneko txostena banatu die, eztabaidatu eta adostasunak lortzeko. Debateak, beraz,... [+]
Udan zehar, mobilizazio sozial handia izan da eta herritarren plataformak sortu dira Lizarraldean biometanizazio-plantak direla eta: Viana, Lodosa, Los Arcos, Mendabia... Horietan guztietan erraz identifika daitezke gako berberak: 1/ Nafarroako Aldizkari Ofizialean proiektuak... [+]
Abuztua da. Iratxen bildu gara Jurramendi igotzeko. Gudarienetik baino, gurutzeen bidetik (via crucis) ekiteko gomendatu digute. Berbagai, Gazako egoera. Israelek, genozidioa gauzatzeaz gain, horren kontaketa ere isilarazi nahi du: ia 300 kazetari erail ditu, Al Jazeerako Anas... [+]
Suaren presentzia naturan milioika urtetan izan da (gizakion agerpena baino askoz lehenagotik). Horregatik, ohikoa da landare askok suaren aurrean adaptazio ugari edukitzea. Gure inguruan arruntak diren arteek eta ametzek, adibidez. Baita txilar askok eta otea bezalako sastraka... [+]
Ikasturte berriarekin batera, EHU Palestina plataformako kideok berriro batzen hasi gara, ikasgela, ikerketa eta gainerako unibertsitate-jardueretan Palestinan Israel egiten ari den genozidioa eta horren konplizeak salatu eta baztertzeko. Abiatu ginenean oso bakarti sentitu... [+]
Iraila, errutinara buelta, askorentzat ikasturte berria eta horri dagozkion zirrarak: ikasturtea norekin konpartitu, nor izan alboan, zer ikasi, nola eta nora joan… Batzuentzat, esperientzia berriak bizitzeko lehen aldia.
Aldiz, beste batzuentzat esperientzia berririk... [+]
Ez dakit literatura-ikasketak egin ditudanarengatik den, baina nekez onartzen dut hitzen erranahien deformatze ideologikoa. Azken hilabete hauetan, eta bereziki Frantzian Bruno Retailleau Barne ministro denez geroztik, militante hitza zentzu arrunt peioratiboan erabilia da. Nik... [+]
Genozidioaren faseak, guztiak larriak izanda ere, une batzuetan eskandalagarriak, zaratatsuak, izan ohi dira, baina beste zenbait unetan isilean garatzen dira, ia oharkabean.
Entzutetsuak dira populu indigenen sarraskia Amerikan, Gernikako bonbardaketa, holokausto nazia... [+]
Abuztuaren erdian hasi zen eskubaloira entrenatzen seme zaharrena; irailetik aurrera, astean lau entrenamendu ditu (hiru tekniko, bat fisikoa) eta asteburuetan partida. 15 urte ditu. Erdikoak, eskola-kirolaz gain, futbola eta eskubaloia. 9 urte ditu. Etxeko agendan, leku gehiena... [+]
Grebek laguntzen digute ideologizazioan, kontzientziazioan, kolektibizazioan. Greba prozesu bat da, lanuzteaz harago. Epe motzean emaitzak lortu gabe ere –galdetu bestela Gasteizko lorezainei edota Gipuzkoako erresidentzietako langileei–, borrokarako eta... [+]
Interneteko plataforma boteretsuenek fenomeno bat sortu dute: euren sistemen baitan, negozio eredu “burujabeak” sortzearen ilusioa.
Australiako Glitch estudioak Guiniverreko zaldunak 2D animazio telesaila argitaratu berri du Youtube plataforman. Istorioan, Dana... [+]
Pasa den asteburuaren atarian, eta, oraingoan bai, hainbat hedabidetan Bernedoko udalekuetan gertatutakoa (Dutxa hotz bat denontzat) masiboki hedatu ostean, iritsi zen hezitzaileen adierazpena. Bertan, beraien “oinarri ideologikoak argitzea” eta “egiteko moduen... [+]
Euskal Udalekuetan egondako haur eta gazteen guraso edo/eta tutore legal gisa, babes osoa adierazi nahi dizuegu Bernedoko begiraleoi. Guztiz gaitzesten ditugu hezitzaileak jasaten ari zareten jazarpena eta sare sozialen bidez, publikoki zein maila pribatuan, egin zaizkizuen... [+]