‘Eztandak dardara gaitzala’ lemapean egin dute Euskal Herriko Topagune Feminista, ekainaren 11n eta 12an. Bilgune Feministaren sarea indartzea helburu, hainbat hitzaldi eta mahai-inguru egin dituzte asteburuan, baina batez ere ospakizunari eman diote garrantzia: 20 urteko ibilbidea ospatu dute, aldarrikapenez gain festarako tartea hartuta.
Pello Zabala (Amezketa, 1943 - Arantzazu, 2022) euskaltzale, musikari eta eguraldi esatari frantziskotarraren heriotzak erreakzio ugari eragin du eremu askotan. Kulturgintzan eta herrigintzan izandako ibilbidea ekarri dugu ona, ARGIArekin egindako elkarrizketetan eta... [+]
Parte Zaharra Aske! plataformak salatu du lau urteko espetxe zigor eskaera egin diotela gazte bati duela urtebete Donostiako Alde Zaharrean izandako istiluen testuinguruan. Polizia muntaia salatu dute, salatuz desordena publikoak eta autoritateari atentatua egotzita datozen... [+]
Aste honetan jarri da app dendetan Appa Hi! aplikazioa, Oñatiko hitanoa ikasten laguntzeko sortua. Aplikazioa da Ingo Xonau! proiektuaren parte da, hitanoa herri hizkeratik ez desagertzeko ekimen bat, Oñatin garatua.
Bailaran hogeitik gora sortzaile ari dira rap, trap, drill eta reggaeton musika egiten. Nahiz eta kontzertu gutxi egin, nerabe eta gazteen artean gehien entzuten diren musika estiloak dira, eta sare sozialak dira euren agertoki eta erakusleiho berriak.
Onaro.eus webgunean sartu eta lehen begiratuan Internet eta telefonia zerbitzuak eskaintzen dituen enpresa batekin topo egin duzula pentsatuko duzu. Gero harrituko zaitu informazio guztia oso sinple eta zuzen erakutsita egoetak, apaingarri eta hitz panpoxik gabe. Prezioak... [+]
Informazio teknologia gure burua nola egituratzen dugun ikusteko isla ona da. Internet deitzen duguna, ehunka milioi pertsona elkarrekin konektatzea lortu eta komunikazioari eta harremanak izateko moduari buruz dugun pertzepzioa aldatzea ahalbidetu duen lehen egitura handia da... [+]
Oñatiko korpus dantzetan emakumeak parte hartzeko eginiko prozesua eta emandako urratsak jaso nahi izan ditu Julen Iriondo oñatiar kazetariak Neskak dantzara! ikus-entzunezkoan. 2018an dantzatu zuten Oñatin emakumeek Korpus jaietan lehenengo aldiz... [+]
Internet banda zabala, herritar guztien eskura jarriko duen Onaro herriko telekomunikazio operadorea aurkeztu du Udalak. Argindar sektorean urteetako esperientziaren ondoren, orain, oinarrizko zerbitzua den Internet, herritik kudeatzeko bideari ekin diote.
1936ko Obus lehergailu bat aurkitu dute abenduaren 15ean Oñatiko Mendiko Kalean.
1991tik indarrean zen su etena apurtu du Marokok eta gerra hotsak heldu dira Mendebaldeko Saharara. 2017tik hona Oñatin bizi dira Sidi Mohamed Embarec (23 urte) eta Malaini Emabrec (20 urte) anaia sahararrak, haien herriko egoeraz hitz egiteko elkartu gara.