Nobela berria publikatu zuen iragan Durangoko Azokan, Enarak (Pamiela, 2025), eta liburua hartuta joan gatzaizkio galdezka. Ez, haatik, lana disekzionatzeko asmotan, Enarak-ez bezainbat, edo baino gehiago, honetaz eta hartaz jarduteko baizik. Bai jardun ere. Idazlearen ofizioaz, besteak beste.