2021eko apirilaren 22an,
Joseba Sarrionandia Euskal Herrira itzuli zela jakinarazi zuten, 36 urteko erbestealdiaren ostean. Bost urte lehenago jakinarazi zen, publikoki, Kuban zegoela. Joxe Goitiak, hortaz, berritu zuen bere argazkia: ordura arte zegoena, ezagunena, 1985ekoa zen, Martuteneko kazertzelatik ihes egin baino lehen Josu Landak ARGIArako egina. Erbestean, ia urtero Durangoko Azokarako liburu bat bidaltzen zuen, izenik gabeko ezlekuetatik. Arrakasta handia ukaiten zuten bere argitalpenek. Besteak beste, Euskadi Saria jaso zuen Patxi Lopezen agintaldian, eta eskandalua lehertu zen Jaurlaritzan.
Iturria:
Iturria: Erredakzioa, Sarrionandia regresa a casa tras cuatro décadas de exilio (Gara, 2021eko apirilak 23).