1609ko apirilaren 12an,
Herbehereek Espainiatik independentzia lortu zuten. XVI. mendearen erdialdetik Espainiako Koroaren menpe zeuden, Karlos V. enperadorearen eta gero Filipe II.aren eskutik. Espainiarrek inkisizioa ezarri zuten herrialdean, autoritarismoz agindu zuten, oposizioa zapaldu zuten eta hainbat hiritan sarraskiak egin zituzten, hala nola, Haarlem eta Anberesen.1568an piztu zen 80 Urteko Gerra izenaz ezagutzen den gatazka, Herbehereetako protestanteek Espainiako katolikoen aurka altxatu ziren. 1609an, Espainiak eta Herbehereek “Hamabi Urteko Su-etena” izeneko ituna sinatu zuten, eta horrek praktikan Herbehereen independentzia aitortu zuen, nahiz eta Espainiak ez zuen onartu 1648ra arte.
Iturria:
Iturria: Eighty Years’ War - Britannica