AEBek bigarren bonba atomikoa jaurti zuen Nagasakin eta beste 130.000 pertsona hil

Duela
81
urte
Haur japoniar bat, bizkarrean AEBek hildako anaia txikiaren gorpua duela, Nagasakiko errausketa-laberako txandaren zain. Joe O'Donnell.

1945eko abuztuaren 9an,

AEBetako aireko armadak bonba atomikoa jaurti zuen Nagasaki hiri japoniarrean. Hiru egun lehenago Hiroshiman gauza bera egin zuten. Bi bonbardaketak kontuan izanda, 130.000 hildako inguru eragin zituen berehala. Alta, kopurua denborarekin 245.000 ingurura igo zen erradiazioaren ondorioz.

Bonbardaketa defentsa helburuekin egin zela esan izan dute AEBek, baina frogek erakutsi dute ordurako bazekitela Japonia amore ematear zegoela. Horrez gain, AEBetako hainbat ofizial militarrek diote ez zela beharrezkoa bonba botatzea Japonia garaitzeko. AEBek Sobietar Batasunari bidali nahi izan zioten mehatxu mezua.

AEBak dira zibilen aurka sekula bonba nuklearra bota duten munduko herrialde bakarra.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.