AEBek bonba atomikoa jaurti zuen Japoniako Hiroshiman

Duela
79
urte

1945eko abuztuaren 06an,

AEBetako gizateriaren historiako izugarrikeriarik larrienetako bat egin zuen, arma nuklear bat jaurti zuenean armadak Japoniako Hiroshima hiriaren erdialdean. 140.000 pertsona baino gehiago hil zituen.

Bonba Shima Klinikaren gainean lehertu zen eta 250 hektarea baingo gehiago suntsitu eta 1.000 hektarea erre zituen. 70,000 pertsona unean bertan hil ziren eta 70,000 larri zauritu utzi zituen. Bonbardaketak hiriko mediku guztien %90 hil eta hiriaren %70 suntsitu zuen. Bizirik atera zirenek, esan zuten zaurituek "egur-ikatzezko pieza biziak" ziruditela, eta azala erortzen zitzaien bitartean noraezean ibiltzen zirela, kolapsatu eta hil arte.

Bizirik atera zirenetako asko erradiazio bidez pozoituak izan ziren, eta asko oso modu bortitzean hilko ziren gerora, sufrimendu handiarekin. 20 urte zituen eta bizirik atera zen Akiko Takakurak, honela deskribatu zuen bonbardaketa: "Asko berehala hil ziren. Gorpu hilen hatz puntek su hartzen zuten, eta sua pixkana joaten zen eskutik gorputz osora zabaltzen".

Bizirik atera zen Miyoko Watanabek nabarmendu zuen pertsona asko hil zirela bonbardaketaren ondorengo urteetan, erradiazioarekiko esposizioaren ondorioz.Bonba nuklearra bota zutela eta Hiroshima suntsitu zutela jakin zuenean, AEBetako presidente Trumanek ondorengoa esan zuen: "Hau da historiako gauzarik handiena!"

Historialari ugarik azpimarratzen du AEBek ez zituztela zertan bota lehergailuak Japoniaren aurka, baina etorkizuneko aurkari gisa ikusten zuten Sobiet Batasunari abisua eman nahi izan ziotela krimen horrekin.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
75
urte