Pikotx eta mazoekin, Bilboko San Inazioko auzokideek Dibisio Urdinaren monumentua puskatu zuten, jaiak ongi amaitzeko

Duela
41
urte

1985eko abuztuaren 2an,

Pikotx eta mazoak erabilita, Bilboko San Inazioko 30 bat auzokidek Dibisio Urdinaren omenez jarritako monumentua puskatu zuten goizaldean, jaiak ongi amaitzeko.

Espainiako Polizia agertu eta pertsona bat atxilotu zuten. Horren berri zabaltzean, komisaldegi aurrean herritarren protesta izan zen pertsona hori aske utzi zuten arte.

1961ean División Azul kalea eraiki zuten –gaur egun Larrakotorre– eta bertan zen pareta zuri formako monumentua, lorategi batean –argazkiaren erdian–. Bilboko Udalak izendegia aldatzean, hori hor mantendu zuen.

Handik gutxira kendu zuen guztiz udalak.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.