Suzuko Tamura hil zen 81 urterekin, ohorezko euskaltzain japoniarra

Duela
11
urte

2015eko abuztuaren 3an,

Suzuko Tamura hil zen 81 urterekin, ohorezko euskaltzain japoniarra. 1934an Japoniako Aichi prefekturan jaioa, Hizkuntzalaritzan lizentziatu zen Tokioko Unibertsitatean, eta euskararekiko interesa piztuta, berau ikertzen hasi zen. Euskal Herriarekin ere harremana izan zuen, eta J.M. Satrustegi euskaltzainaren eraginez kristautasunera bihurtzean, Ainhoa izena hartu zuen bere bataioan. Ingelesa, alemana, frantsesa, mantxuera, euskara, gaztelania, ainuera eta inuktitut hizkuntzak zekizkien, eta horregatik Euskaltzaindiak 1996an euskaltzain urgazle eta 2000n ohorezko euskaltzain izendatu zuen.

Iturria:

Xabier Kintana Urtiaga, Suzuko Ainhoa Tamura gogoan (Berria, 2015eko abuztuak 5).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...