Belka eta Strelka zakur sobietarrak espaziotik bizirik itzuli ziren, hori lortu zuten lehen izakiak

Duela
66
urte

1960ko abuztuaren 19an,

Belka eta Strelka zakur sobietarrak Lurraren inguruan orbitan ibili ostean bizirik itzuli ziren lehen izaki bilakatu ziren.

Espazioko norgehiagokan murgilduta zeuden AEB zein SESBk animaliekin egin zituzten probak, gizakiak bidali aurretik. Belka eta Strelkaren kasuan, Vostok ontzian bidaiatuta, ontziaren beraren funtzionamendua aztertu eta izaki bizidunen erreakzioak ikertzea zen xedea.

Era berean, zorabio espazialaren lehen kasu erregistratua jazo zen, zakurretako batek botaka egin baitzuen.

Iturria:

Ricardo Artola, La carrera espacial. Del Sputnik al Apollo 11 (Alianza editorial).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.