Kataluniako presidente Lluís Companys atxilotu zuen Bretainian Gestapok

Duela
85
urte

1940ko abuztuaren 13an,

Gestapok Kataluniako presidente Lluís Companys atxilotu zuen Bretainian. Gestapok Pedro Urraca polizia frankista espainiarra izan zuen lagun, erbesteratutako agintariak ehizatzeko ardura zuen agentea. Pariseko La Santé espetxean galdekatu ostean, Madrilera estraditatzeko agindua jaso zuten zerbitzu frankisten “ezkutuko” ohar baten bidez. Abuztuaren 26an frankisten esku utzi zuten Irunen, eta Madrilen torturatua izan eta gero, urrian Bartzelonan fusilatu zuten, Montjuic-en Gerra Kontseilu batek heriotzara zigortu ondoren. 58 urte zituen eta bere azken oihua "Per Catalunya!" izan zen.

Iturria:

Kepa Ordoki Memoria Historikoa Bidasoan, 80 urte Lluís Companys presidentaren entregaz.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!