Arangurengo alkatea eta Labianoko apaiza atxilotu zituzten, zabortegi baten aurkako protestan

Duela
36
urte

1990ko abuztuaren 1ean,

Arangurengo alkatea eta Labianoko apaiza atxilotu zituzten, zabortegi baten aurkako protestan. Gongora zabortegiaren eraikuntzaren aurka, herritarrek eraikuntzako langileei igarobidea ixteko Taxoareko errepidea barrikada batekin moztu zutenean atxilotu zituen Guardia Zibilak Jose Antonio Villamayor alkatea eta Jesus Ekiza apaiza. Urtebete lehenago abiatutako proiektua zen Gongorako zabortegiarena, eta Aranguren haraneko zortzi herrietako orduko 1.200 bizilagunak mobilizatu ziren haren kontra.

Iturria:

Erredakzioa, Aranguren bailarako alkatea eta Labianoko apaiza atxiloturik (Egin, 1990eko abuztuak 2).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...