Juan Mari Otegi errefuxiatua hil zuen GALek Azkarate eta Donibane Garazi arteko errepidean

Duela
40
urte

1985eko abuztuaren 2an,

Juan Mari Otegi errefuxiatua hil zuen GALek Azkarate eta Donibane Garazi arteko errepidean. Lanetik etxera zihoala motor batek aurreratu eta bere autoa metrailatu zuten. Atzetik zihoan auto batek jaso eta Izpuruako ospitalera eraman zuen, eta handik Baionara eraman zuten helikopteroz, baina alferrik izan zen. 43 urte zituen.
Itsasondon sortua, eta 1960ko hamarkadan euskararen aldeko mugimenduetan hasitakoa. 1973an sartu zen ETAn frankismoaren aurka, eta 1976an errefuxiatu zen Ipar Euskal Herrira . Han ikastolen alde gogor aritu zen lanean, hil zuten arte. Itsasondon seme kuttun izendatu zuten.

Iturria:

Berria: GAL 30 urte multimedia kanala.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!