Lau etakide hil ziren Bilboko Boluetan, manipulatzen ari ziren lehergailuak eztanda eginda

Duela
26
urte

2000ko abuztuaren 7an,

Lau etakide hil ziren Bilboko Bolueta auzoan, manipulatzen ari ziren lehergailuak eztanda eginda. Patxi Rementeria, Ekain Ruiz, Zigor Aranbarri eta Urko Gerrikagoitia ziren, azken hirurak 23 urtetik beherakoak. ETAk inoiz jasandako ezbehar handiena izan zen. Abuztuaren 12an milaka pertsonak omenaldia egin zieten ezker abertzaleak deituta. Egun horretan kale borroka eta sabotaje ekintza ugari izan ziren Euskal Herrian.

Boluetan hil ziren lau etakideen argazkiak izan ziren omenaldian. Burua estalita, gazte batzuek ETAren anagrama jarri zuten. Josu Etxebarrioste

Boluetakoaren hurrengo egunean, José Mari Korta hil zuen ETAk Zumaian bonba auto batekin, zerga iraultzailea ordaintzeari uko egitea egotzita. Adegiko lehendakaria zen Korta, eta EAJren gertukoa.

Iturria:

Emilio Lopez Adan, Borroka armatua Euskadin. 1967-2011. Hirugarren liburukia, 1991-2011 (Maiatz).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...