ARGIA astekariaren lehen alea argitaratu zuten Donostian

Duela
105
urte

1921eko apirilaren 24an,

ARGIA astekariaren lehen alea argitaratu zuten Donostian. Euskararen pizkunde garai indartsua zen, euskararen aldeko erakundeak sortzen ari ziren –Eusko Ikaskuntza eta Euskaltzaindia kasu–, baita lehen ikastolak ere. Gipuzkoako euskaldunen hedabide izateko asmoz sortu zen astekaria, Ipar Euskal Herriko Eskualduna eredu hartuta. Gregorio Mujika, Bittor Garitaonaindia, Ander Arzeluz, Ambrosio Zatarain eta Ricardo Leizaola izan ziren sortzaileak, eta Primo de Riveraren diktaduran irekita irautea lortu zuen. 1927an euskarazko lehen komiki aldizkaria plazaratzea lortu zuten: Txistu. Arrakasta handiko aldizkaria izan zen, astean 10.000 ale saltzera iritsiz. Errepublika garaian euskal nazionalismoranzko joera indartu zuen, baina 1936ko Gerrak isilarazi zuen.

Iturria:

Iturria: ¡Agur! (ARGIA asterokoa, 1921eko apirilak 24).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...