Bobby Sands gose grebalaria Westminstereko diputatu hautatu zuten

Duela
45
urte

1981eko apirilaren 9an,

Bobby Sands IRAko presoa Erresuma Batuko legebiltzarreko hauteskundeetan hautatua atera zen Fermanagh-Hegoaldeko Tyrone barrutian, hil berri zen Frank Maguiren eserlekua betetzeko.

40 egun zeramatzan gose greban eta 30.492 lagunek ukatzen zioten estatus politikoa eman zioten horrela.

Sinn Féin lehen aldiz aurkeztu zen hauteskunde hauetara eta gose greban zeuden preso politikoei ikusgarritasun handia eman zien.

Sandsek botoen %51 eskuratuta irabazi zuen, eta aukera errepublikanoa indartu zuen ondorengo hauteskundeetan ere.

Maiatzaren 5ean hil zen Sands, Thatcherrek erabaki baitzuen hiltzen uztea, beren eskaera politikoei men egin baino lehen.

Iturria:

Brian Feeney, Sinn Féin. Un siglo de historia irlandesa (Edhasa).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.