Ryan bahitu zuen ETA militarrak, Lemoizko zentral nuklearreko ingeniari nagusia

Duela
45
urte

1981eko urtarrilaren 29an,

Jose María Ryan Lemoizko zentral nuklearreko ingeniari nagusia bahitu zuen ETA militarrak. Astebeteko epean zentral nuklearraren lanak gelditu ezean, Ryan hilko zutela mehatxu egin zuten. Espainiako Gobernuak adierazi zuen xantaiarekin ez zutela "ezer lortuko" eta egun gogorrek euskal gizartea astindu zuten.

Besteren artean, Ryanen emaztea eta haurrak telebistan agertu ziren beren senarraren eta aitaren bizitzagatik erregu eginez. ETAk Lemoizen aurka borroka estrategikoa zeraman eta epea betetakoan hil egin zuten.

Ekintzak ETAren aurkako ordura arteko manifestazio jendetsuenak eragin zituen, baita geroz eta indartsuagoa zen mugimendu antinuklearraren baitan eztabaida handiak ere.

Dena den, hurrengo urteetan bai mugimendu antinuklearrak baita ETAk ere zentralaren aurka jarraitu zuten eta 1984an obrak bertan behera gelditu ziren.

Lemoizko zentral nuklearra ez zuten sekula ireki.

Iturria:

Emilio Lopez Adan, Borroka armatua Euskadin (1967-2011) (Maiatz).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.