Suitzako albistegiko platotik zuzenean preso baten askatasuna eskatu zuten

Duela
45
urte

1981eko maiatzaren 3an,

Bi ekintzaile Suitzako albistegian zuzenean sartu ziren preso baten askatasuna eskatzeko. Zuricheko gazte mugimenduko kide Giogio Bellini bi hilabete lehenago atxilotu egin zuten “erakunde kriminaleko kide” izatea egotzita.

Poliziaz mozorrotuta sartu ziren bi ekintzaile eta droga kontu batengatik telebistako langileei atxilotuta zeudela adierazi zieten. Nahasmenaren erdian, inauteritako maskarez jantzitako beste bi ekintzailek telebista aurkezlearen aldamenean "askatasuna eta eguzki izpiak Giorgio Bellinirentzat" zioen afixa erakutsi zuten. Kamera teknikariek, sutan, bi ekintzaileak atxikita zituztela eta poliziari deika ari zirela, poliziaz mozorrotutako kideek esan zuten eurek eramango zituztela atxilotuta eta hala denek ihes egin zuten.

Hemen ikus daiteke ekimena bideoan.

Iturria:

Mundua eraldatuz gozatzeko errezeta liburua (Autoedizioa).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
40
urte
Duela
45
urte
Duela
140
urte
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...