New Cross-eko sutea Londresen: beltzen komunitatearen aurkako krimena

Duela
45
urte

1981eko urtarrilaren 18an,

New Cross-eko sutea piztu zen Londres ekialdeko etxebizitza batean, beltzen komunitatearen aurkako ustezko eraso arrazista larria. Pertsona beltz eta asiarren aurkako eraso faxistak eguneroko ogi bilakatzen ari ziren Ingalaterran. Etxe batean urtebetetze festa bat ospatzen ari zirela, goizaldean, sua hasi zen. 14 eta 22 urte arteko 13 gazte beltz erreta hil ziren. Poliziak esan zuen sua barruan piztu zela, eta 20.000 laguneko manifestazioak erantzun zion justizia eske, muntaia salatuz. Ez zuten inoiz inor zigortu gertaeragatik.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...