Zumalakarregi Hego Euskal Herria bilduko zuen Errepublika Federala eratu nahian zebilela jakin zuen Nafarroako Diputazioak

Duela
192
urte

1834ko apirilaren 9an,

Zumalakarregi Hego Euskal Herria bilduko zuen Errepublika Federala eratu nahian zebilela jakin zuten Nafarroako Diputazioko goi funtzionarioek.

Tomas Zumalakarregi buruzagi karlista garaipenak bata bestearen atzetik pilatzen ari zen bitartean, ez zuen Carlos erregegaiaren berririk gerrak zirauen bost hilabeteetan. Jose Antonio Zurbano, Nafarroako Aldundiak Madrilen zuen negozio agenteak, Jose Basset Aldundiko idazkariari bidalitako gutunean Zumalakarregik bidalitako aldarrikapen batez ohartarazten du, zeinean Nafarroako Erreinua eta euskal probintziak Errepublika Federal deklaratzen dituen, erregegaiaren kausaren aldeko borrokan bere burua abandonatua ikusirik.

Nazioarteko prentsak luze eta zabal jaso zuen Hego Euskal Herri independentearen aukera politikoa mahai gainean zegoela.

Iturria:

Jose Mari Esparza Zabalegi, Zumalacárregui y la República de los Pirineos (Txalaparta).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.