Istilu handiak izan ziren Dublinen, Britainiako enbaxadaren aurrean, gose grebalarien aldeko manifestazio batean

Duela
45
urte

1981eko uztailaren 18an,

Istilu handiak izan ziren Dublinen, Britainiako enbaxadaren aurrean, gose grebalarien aldeko manifestazio batean. Abian zen Bobby Sandsek abiatutako gose greba kolektibo mugagabea, eta ordurako sei ziren hildako IRAko eta INLAko presoak. 10.000 lagun batu ziren eta britainiar enbaxadara iristean hasi ziren istiluak. Ehunka manifestari eraikina eta hura babesten ari ziren 1.000 poliziaren aurka objektuak botatzen hasi ziren. Guztira 200 zauritu izan ziren istiluetan, haietako 130 poliziak. Thatcherren Gobernuaren aurkako amorrua zen nagusi.

Iturria:

David Beresford, Ten Men Dead. The story of the 1981 Irish hunger strike (Grafton Books).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
250
urte
Duela
470
urte
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.