Joxe Arregiren gorpua sekretuan hilobitik atera eta torturaren froga bilakatuko ziren argazkiak egin zizkioten

Duela
45
urte

1981eko otsailaren 16an,

Sekretuan Joxe Arregiren gorpua hilobitik atera eta torturaren froga bilakatuko ziren argazkiak egin zizkioten.

Madrilgo Segurtasun Zuzendaritza Nagusian bederatzi egunez torturatu zuten Arregi, hil zuten arte. Tortura haien ahozko testigantza ugari bazeuden ere, baita Carabancheleko presoek idatzitako lekukotza ere (hemen gutuna PDFan), Espainiako Poliziak dena ukatu zuen.

Juan Kruz Unzurrunzaga eta Bizente Ameztoik, zenbait lagunekin batera, gorpua hilerriko areto batera eraman eta gorpu zaurituari argazkiak egin zizkioten.

Gertatua salatzeko grebara dei egin zen, eta mobilizazio jendetsuak eta istilu handiak izan ziren Euskal Herrian. Xabier Mendigurenen Oso latza izan da liburuak argazki hauek ditu ardatz.

 

Iturria:

Berria TB, Joxe Arregiren torturaren argazkien egia (2009ko bideoa)

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...