Deir Yassin herrixka palestinarrean sarraskia egin zuten sionistek, Israelen sorrera baino hilabete lehenago

Duela
78
urte

1948ko apirilaren 9an,

400 biztanleko Deir Yassin herrixka palestinarrean talde paramilitar sionistek sarraskia eragin zuten, Israelen estatuaren independentzia eta sorrera aldarrikatu baino hilabete lehenago. Bertara joan zen Gurutze Gorriko ordezkari nagusiak adierazi zuenez, “50 inguruk ihes egin zuten, besteak odol hotzez hil zituzten, diziplinaz eta ordenak betez”. 90 urtetik gorako agureetatik hasi eta 30 ume baino gehiago ere hil zituzten. Sarraskia lau haizetara zabaldu zuten, arabiarrak beldurtu eta joan zitezen.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.