Espainiako epaitegiek bidalitako atxilotze aginduak hautsi eta desobedientzia zibila abiatu zuten zortzi gaztek Donostian

Duela
13
urte

2013ko apirilaren 9an,

Espainiako epaitegiek bidali zizkieten atxilotze aginduak publikoki hautsi eta Askegunea abian jarri zuten Donostian. Segi gazte antolakundekoak izatea egotzita atxilotu nahi zituzten zortzi gazte donostiarrak babesteko “herri harresia” zen, desobedientzia ekimen erraldoia. Zigorrak torturapeko deklarazioetan oinarritu zituen Espainiako Auzitegi Gorenak.

Egun horietan gazte auziperatuak Boulevardean egoten ziren egun osoz; ehunka lagunek osatutako zutabeek laguntzen zieten gauero etxera eta goizero Boulevardera. Hamar egunez ekimena indarra hartzen joan zen eta autoritateei erronka bota zieten.

Ikusi unea jasota dagoen bideoa, goian.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.