Martin Hurson hil zen, Irlanda iparraldeko preso politikoen gose grebako seigarrena

Duela
45
urte

1981eko uztailaren 13an,

Martin Hurson hil zen, Irlanda iparraldeko preso politikoen gose grebako seigarrena. 1976an atxilotu zuten IRAko kide izatea egotzita eta haren aurkako froga bakarra torturapean sinarazitako deklarazioa izan zen. Maiatzaren 28an hasi zuen gose greba eta 46. egunean hil zen. 1976an Erresuma Batuko gobernuak preso errepublikanoei preso politiko estatusa kendu zienean hasi ziren era guztietako protestak. Ezagunena 1981ean Belfasteko Long Kesheko espetxean Bobby Sands-ek abiatutako gose greba kolektiboa izan zen, non astero preso batek ekiten zion gose greba mugagabeari. Hamar preso hil ziren Margaret Thatcherrek beren eskaera nagusiak onartu aurretik.

Iturria:

David Beresford, Ten Men Dead. The story of the 1981 Irish hunger strike (Grafton Books).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
250
urte
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...