Jose Antonio Agirre lehendakariaren gorpua Euskal Herrira ekarri zuten

Duela
66
urte

1960ko martxoaren 27an,

Jose Antonio Agirre lehendakariaren gorpua Euskal Herrira ekarri zuten. Donibane Lohizuneko elizan egin zioten hileta eta beila Telesforo Monzon eta Maria Josefa Ganuzaren etxean egin zuten. Jendetza pasa zen bertatik.
Hego Euskal Herrian ere hainbat izan ziren egun hartan lehendakari erbesteratuaren omenez egindako hileta elizkizunak. Donostian 8.000 lagun bildu ziren poliziaren begiradapean, eta Sestaon, elizkizunera joan ziren batzuk Cara al Sol abestera behartu zituzten Francoren guardiek. Donostiako Urgull mendian ikurrina paratu zuten xingola beltzarekin.

Iturria:

Hainbat egile, Euskadi eta Askatasuna – Euskal Herria y la Libertad, I. Liburukia, 1952-1965. De Ekin a ETA (Txalaparta)

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
20
urte
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...