Idahon Gernikako Arbolaren kimua lapurtu zutela jakin zen

Duela
45
urte
Boisen lapurtutako Gernikako arbolaren ondoren jarritakoaren argazkia.

1981eko apirilaren 27an,

Idahon Gernikako Arbolaren kimua lapurtu zutela jakin zen. Apirilaren 18an, Aberri Egunaren karietara, AEBetako euskal komunitate handiena duen Idahoko hiriburuan, Boisen, Kapitolioaren eremuan egindako ekitaldi batean Gernikako Arbolaren kimua landatzera joan zen euskal ordezkaritza bat. Ezezagun talde batek, antza, biharamunean kimu hori ostu egin zuen. Ordezkaritzak, ordea, kimu bat baino gehiago eraman zituen, eta berehala berria landatu zuten.

Iturria:

Erredakzioa, Robaron el retoño del árbol de Gernika que habían llevado a EE.UU. (Egin, 1981eko apirilak 28).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.