Istilu handiak izan ziren Bilboko San Mames futbol zelaian

Duela
40
urte

1986ko apirilaren 9an,

Istilu handiak izan ziren Bilboko San Mames futbol zelaian. Athleticek galdu egin zuen Bartzelonaren aurka Espainiako Kopako finalaurrekoa, epailearen huts nabarmenez jositako partiduan. Zaleak sututa zeuden, eta partidaren amaieran zelaira egin zuten jauzi. Dozenaka polizia sartu ziren orduan, eta zaleek objektuak jaurtiz hartu zituzten, eta zenbait minutuz jendea izutzen saiatu ostean, babes bila alde egin behar izan zuten. Zaleetako batek, Athleticen bandera eskuan eta Polizia atzetik zuela, horiei iskin eginez zelaia gurutzatu zuen korrika eta harmailetan babestu zen, harmailen zoramenerako.

 

Iturria:

Joseba Vivanco, García de Loza, la policía... y el héroe de San Mamés (Gara, 2016ko apirilak 9).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.