Mickey Devine gose grebalaria hil zen Irlanda iparraldean, hamargarren eta azkena

Duela
45
urte

1981eko abuztuaren 20an,

Mickey Devine gose grebalaria hil zen Mazeko espetxean, Irlanda iparraldean. IRA Ofizialean sartu zen gazte, baina norabidearekin desados, INLA erakunde sozialista iraultzailearen sorreran hartu zuen parte. Espetxean zela, gose greba kolektiboan hartu zuen parte, IRAko presoekin batera, preso politiko estatusaren alde. 

60 egun egin zituen jan gabe, eta Bobby Sandsek hasitako gose greba kolektibo hartan hildako hamargarren eta azken presoa izan zen. Irlanda Iparraldean tentsio soziala lehertzear zen. Thatcherren gobernuak beste hitz batzuekin, baina, presoen eskakizunak onartu zituen azkenean.

Iturria:

David Beresford, Ten Men Dead. The story of the 1981 Irish hunger strike (Grafton Books).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...