Telesforo Monzon hil zen Baionan, politikari abertzale historikoa

Duela
45
urte

1981eko martxoaren 9an,

Telesforo Monzon hil zen Baionan, politikari abertzale historikoa. EAJren sailburu izan zen lehen Eusko Jaurlaritzan, eta 1936ko Gerra galdu ostean Ipar Euskal Herrian errefuxiatu zen. 1950eko hamarkadan EAJtik aldendu eta errepresiotik ihesi joandako errefuxiatuekin harremana egiten hasi zen. EAJren korronte tradizionalaren eta ezkerreko abertzaletasun modernoagoaren arteko zubiak eraikitzen ahalegindu zen, besteak beste Xibertako topaketa sustatuz. Franco hil ostean EAJtik kanporatu zuten eta Herri Batasunaren sorreran hartu zuen parte. Hil zenean, Espainiako Poliziak bere gorpua atzeman eta tanketaz inguratua eraman zuten Bergarara, haren sorterrira, bidean omenaldiak saihesteko. Hilkutxaren gainean ikurrina zuela ospatu zuten hileta jendetsua martxoaren 12an.

Iturria:

Pako Sudupe, Telesforo Monzon, aristokrata abertzalea. EAJtik HBra: bilakaera politiko-kulturala (Txertoa).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
20
urte
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...