Inoizko guda luze eta baketsuena amaitu zen: 335 Urteko Gerra

Duela
40
urte

1986ko apirilaren 17an,

Inoizko guda luze eta baketsuena amaitu zen: 335 Urteko Gerra. Ingalaterrako bigarren guda zibila amaitzear zen. Espainiatik independentzia lortu eta gero, 1651n Herbehereak haien aliatu izandako Oliver Cromwellen parlamentarioen alde lerratu ziren, erregezaleen aurka. Azken hauek, Scilly Uharteetan gotortuta zeudenez, hauei guda deklaratu zieten eta ontzi bat bidali. Hauek ordea, berehala errenditu ziren, eta Herbehereei gerra deklarazioa bertan behera uztea ahaztu zitzaien. 1985ean Scilly Uharteetako Kontseiluko presidente Roy Duncan historialariak Herbehereen guda deklarazioaren kondaira ikertu, Herbehereen Londresko enbaxadara idatzi eta oraindik gerra deklaratuta zeudela jabetu ziren. Enbaxadore herbeheretarra uharteetara gonbidatuta eman zioten amaiera gerrari, sekula tiro bat bota gabe.

Iturria:

Nagore Irazustabarrena Uranga, Historiako gerrarik luze eta baketsuena (ARGIA, 2012ko maiatzak 22).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.