NATOren aurkako argi itzalaldi masibo eta zaratatsua Hego Euskal Herrian

Duela
40
urte

1986ko martxoaren 10ean,

NATOren aurkako argi itzalaldi masibo eta zaratatsua Hego Euskal Herrian. Hilaren hamarrean, hamar minutuz, gaueko 10etatik 10:10etara egin zuten deialdia. Ekimenaren parte zen petardo eta koheteak botatzea, kanpaiak jotzea, kazeroladak antolatzea, baita zenbait herritan argiztapen publikoa itzaltzea ere. Ez zen istilu aipagarririk gertatu, salbu eta Oñatin, non herriko argiztapen publikoa itzaltzean Guardia Zibilaren koartela argirik gabe utzi zuten. Guardiak haserre atera zirenean, pertsona bat atxilotu zuten. NATOren erreferendumaren bezpera zen.

Iturria:

Sabino Ormazabal, Bidea Helburu taldea, Indarkeriarik gabeko 500 ekintza, historia kontatzeko beste modu bat (Manu Robles Arangiz Fundazioa).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
20
urte
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...