Robert Caplanne miarriztarra hil zen GALen atentatu baten ondorioz

Duela
40
urte

1986ko urtarrilaren 4an,

Robert Caplanne elektrizista miarriztarra hil zen atentatu baten ondorioz. 11 egun lehenago, 1985eko abenduaren 24an, GAL talde parapolizialeko bi kidek lau tiro egin, horietatik hiruk jo eta larriki zauritu zuten Biarritzen, Lapurdin.

Bera ez zen errefuxiatua, baina Enrique Errasti zelakoan egin zioten eraso.

Caplanneren gurasoek La Croix taberna zuten Biarritzen, eta hara joan ohi zen errefuxiatu ugari.

GAL Espainiako zerbitzu sekretuek gerra zikinerako 1975etik 1982ra erabili zuten izenetako bat da, eskuin muturreko kidez osatua. Talde hauek gutxienez 70 pertsona hil zituzten Euskadin tarte horretan.

Iturria:

Borroka armatua Euskadin (1967-2011) - Emilio Lopez Adan (Maiatz)

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.