EAJ eta EAren arteko "batzokien gerra” hasi zen

Duela
40
urte

1986ko irailaren 16an,

EAJ eta EAren arteko “batzokien gerra” hasi zen. EAJren barneko sektore kritikoa alderditik bereizi eta hamabi egunera, Euzkadi Buru Batzarreko ordezkaritza bat Gipuzkoa Buru Batzarren egoitzara joan zen sektore kritikoak alderdiaren lokalak utz zitzan exijitzera. Alderditik kanporatutako GBBko sektoreari batzokiak “lapurtu” nahi izatea egotzi zioten. 1990ean EAJ eta EA batzokiak banatzeko akordio batera iritsi ziren.
Lurralde Historikoen Legearen inguruko desadostasunek eztanda egin ostean hasi ziren EAJ barnean sektore kritikoaren eta ofizialistaren arteko liskarrak. Garaikoetxea Lehendakariak 1985ean dimititu egin zuen, eta 1986ko abuztuan EAJren Gasteizko Batzarra alderditik kanporatu zuten. Azken horiek irailaren 4an dokumentu programatiko baten onarpenarekin egin zuten ofizial EAren sorrera, orduan Eusko Abertzaleak izenarekin (izen hori erregistratzen, ordea, EAJ aurreratu zitzaien).

Iturria:

Erredazkioa, Tras la escisión comienza la guerra de los batzokis (Egin, 1986ko irailak 17)

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
20
urte
Duela
90
urte
Duela
90
urte
Duela
90
urte
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...