Donostiako Bilintx liburu-dendaren aurkako eskuin muturraren atentatua lehergailuarekin

Duela
40
urte

1986ko azaroaren 6an,

Donostiako Bilintx liburudendan lehergailu batek eztanda egin zuen. Bigarren aldia zen urtebetean halako erasoa jasaten zutela. Gerora GALengatik zigortuko zuten Julen Elgorriaga gobernadoreak honela justifikatu zuen erasoa: “Gertaerak izaera politiko-soziala duela kontsideratzen da”.

Aurreko urteetan ere Espainiako eskuin muturreko talde parapolizialen erasoak pairatu zituzten hainbat liburu dendak. Era berean, hainbat liburu saltzailek mehatxuak jaso zituzten urte horietan, abertzaletasunarekin lotutako liburuak saltzeagatik, tartean Luis Jimenez Aberasturi Gipuzkoako Liburu Saltzaileen Elkarteko lehendakariak.

Iturria:

Punto y Hora de Euskal Herria (1986ko azaroak 13).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.