Istiluak izan ziren Madrilgo Malasaña auzoan, Kortatuk jo behar zuen kontzertua bertan behera utzi zutelako

Duela
40
urte

1986ko ekainaren 7an,

Istiluak izan ziren Madrilgo Malasaña auzoan, Kortatuk jo behar zuen kontzertua bertan behera utzi zutelako. TdeK eta Commando 9 mm taldeekin batera ziren jotzekoak. Madrilgo Gobernuaren Ordezkariak ordu batzuk lehenago eman zuen kontzertua debekatzeko agindua eta bertan bildutako 400 bat lagunek aurre egin zioten haiek sakabanatzera bidalitako Poliziari. Istiluak berehala zabaldu ziren inguruko kaleetara.

Segurtasun arrazoiengatik izan zela adierazi bazuten ere, ez zen talde irundarrari inguruan atzera bota zioten kontzertu bakarra izan. Negu Gorriak taldearekin Muguruza anaiei Madrilen jotzeko betoa ezarri zieten geroago.

Iturria:

Luis de la Cruz, La noche en la que los Kortatu incendiaron Malasaña sin pisarla (2019ko irailak 6).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
10
urte
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...