Damaso Intza hil zen, Zeruko Argia aldizkariaren sortzailea, Iruñeko Arrotxapeako komentuan

Duela
40
urte

1986ko irailaren 22an,

Damaso Intza hil zen, Zeruko Argia aldizkariaren sortzailea, Iruñeko Arrotxapeako komentuan. Migel Olasagarre Zubillaga zuen berezko izena, eta mende bat lehenago, 1886an Intzan jaiotako fraide kaputxinoa izan zen. Buenabentura Oyeregiarra kaputxinoarekin batera sortu zuen Zeruko Argia 1919an, eta bi urteren buruan Gipuzkoan eta Bizkaian ere Nafarroan adina saltzen hasi zen aldizkaria. 1936ko Gerraren ondorioz argitaratzeari utzi zion. Damaso Intza Txilera bidali zuten eta erbestean egin zituen 32 urte, misioetan. 1968an itzulita, Nafarroa Garaiko euskalkiak biltzeari ekin zion, arrakasta handiz.

Iturria:

Martin Ugade. Intza R. Damaso, Mixiolaria. Elkarrizketa (Zeruko Argia, 379 zenbakia, 1970ko ekainaren 07a).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
20
urte
Duela
90
urte
Duela
90
urte
Duela
90
urte
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.