Irain artean lortu zuten ikasgeletara sartzea Bilboko Intxisu ikastolako ikasleek

Duela
40
urte
Argazkia: Aldai / Egin

1986ko azaroaren 17an,

Intxisu ikastolako ikasleek ikasgeletara sartzea lortu zuten Bilbon irain artean. Intxisuk eskatu zuen sare publikoan integratzea eta Bilboko Udalak San Francisco Javier eskola publikoko lau ikasgela erabiltzen utzi zien. Eskola hartan aurretik zeuden gurasoak, ordea, erabakiaren aurka oldartu ziren, eta ikastolako haurrei eta irakasleei sarrera eragozten ahalegindu ziren. “Terroristak”, “batasunoak” edota “separatistak” bezalako oihu artean sartu behar izan ziren haurrak ikastolara, gurasoek osatutako segurtasun-neurriekin eta Ertzaintzak babestuta.

Iturria:

Egin (1986ko azaroak 18).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.