ETAk Yoyes hil zuen Ordizian, ETA m-ko buruzagia izandakoa

Duela
40
urte

1986ko irailaren 10ean,

ETAk Yoyes hil zuen Ordizian, ETA m-ko buruzagia izandakoa. Dolores Gonzalez Katarain zuen izena eta Argalaren hilketaren ostean, gaindituta, erakundea uztea erabaki zuen 1979an, Komando Bereziak adar militarrean integratuta irabazten ari ziren boterearekin deseroso. 1980an Mexikora joan zen eta 1985ean Euskal Herrira itzuli, diskrezioz itzuli ere. Prentsa espainiarrak, baina, aireratu zuen bere itzulera, ETA ahuldu asmoz birgizarteraketaren sinbolo bilakatuta. ETAren inguruan Yoyesen aurkako iritzia gailentzen ari zen, irtenbide pertsonala hartzeagatik traidoretzat hartuta, eta bere adiskide Txomin Iturbe ETA barnean indarra galtzen ari zela baliatuta bere aurkako ekintza prestatu zuten. Ordiziako euskal jaietan hil zuten tiroz, bere semearen aurrean.

Iturria:

Emilio Lopez Adan, Borroka armatua Euskadin. 1967-2011. Bigarren liburukia, 1981-1990 (Maiatz).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
20
urte
Duela
90
urte
Duela
90
urte
Duela
90
urte
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...