Sei egunez luzatuko ziren istiluak hasi ziren Hegoafrikako hiriburuan, Apartheidaren aurka

Duela
40
urte

1986ko otsailaren 14an,

Sei egunez luzatuko ziren istiluak hasi ziren Hegoafrikako hiriburuan, Apartheidaren aurka. Egun batzuk lehenago polizia batek Michael Diradeng gazte ekintzailea hil zuen tiroz Johanesburgoko Alexandra auzunean.

Leku hori herrialdeko gune txiroenetakoa zen eta da, eta 1912an ez-europear edo natiboentzako gune gisa sortu zutenetik arrazakeriaren aurkako erresistentziaren ikur handia izan da.

Hildako gaztearen alde antolatutako beilaren aurka Apartheidaren Polizia oldartu zenean lehertu ziren istiluak. Sei egunez luzatu ziren eta egunotan dozenaka hildako eragin zituen Poliziak.

Iturria:

Belinda Bozzoli, Theatres of struggle and the end of apartheid (Edinburgh University Press).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...