Negu Gorriak taldea zigortu zuten Galindori 15 milioi pezeta ordaintzera

Duela
31
urte

1995eko maiatzaren 25ean,

Negu Gorriak taldea zigortu zuten Galindori 15 milioi pezeta ordaintzera. Intxaurrondoko Guardia Zibilaren kuarteleko buruak taldea eta Esan Ozenki zigilua salatu zituen Ustelkeria abestiagatik. Irunen guardia zibilek atzemandako 150 kilo kokaina nola desagertu ziren salatzen zuen hiru urte lehenago kaleratutako kantuak eta erantzule Galindo egiten zuen. Taldea eta zigilua desagertzeko arriskuan jarri zituen, eta gastuari aurre egiteko elkartasun kanpaina abiatu zuten. Oiartzunen egindako Hitz egin jaialdia izan zen nabarmenena. Bertan Esan Ozenkiko talde ugarik jo zuten 12.000 lagunen aurrean. 2000n Espainiako Auzitegi Gorenak taldea errugabetu zuen salaketaren prozedura-akatsen ondorioz, eta 2001ean garaipena ospatu zuen taldeak.

Iturria:

Pablo Salvador Coderch, «Libertad de Expresión y Conflictos Civiles» (InDret: 2001eko urria)

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
40
urte
Duela
45
urte
Duela
140
urte
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...