Frantziarrek Aljerian Setif eta Guelman-go sarraskiak abiatu zituzten

Duela
79
urte

1945eko maiatzaren 16an,

frantziarrek aljeriarren aurkako sarraskia hasi zuten Setif eta Guelman-en. II. Mundu Gerraren garaipenetik astebetera, europar kolonialismoaren aurpegi faxista erakutsi zieten frantziarrek aljeriarrei.

1945ean, Armada Gorriak Alemania nazia garaitu ostean,  Aljeriako Setif herrian kolonialismoaren aurka eta independentziaren aldeko protestak antolatu zituzten.

Nahiz eta Aljeriako abertzaletasunaren sinboloak debekatuta zeuden, Bouzid Sâal izeneko gazte adoretsu batek protesta egin zuen Aljeriako bandera erakutsita. Erantzuna tragikoa izan zen: polizia frantziar batek tiro egin eta hil egin zuen.

Sâalen hilketak izugarrizko haserrea eragin zuen Setif eta inguruetan, eta Frantziako jabetzei eta kolonoei eraso egin eta 103 kolono europar hil zituztela egozten zaie.

Hori ikusita, Frantziako Poliziak zein zibil supremazistek mendekua gauzatu zuten aljeriarren hilketa masiboak eraginez.

Guztira 44 herri guztiz suntsitu zituzten eta herritar gehienak exekutatu zituzten.

Algeriako datu ofizialen arabera, 45.000 pertsona hil zituzten frantziarrek. Mendebaldeko eta Frantziako zenbait historialariren arabera, 15.000 eta 20.000 pertsona artean hil zituzten frantziarrek egun horietan. Historialari algeriarrek dozenaka hobi komun eta gorpuen arrastoak deuseztatutako kare labeak aurkitu eta dokumentatu dituzte.

Basakeria indiskriminatu honek, herrialdea "Askapen Iraultzara" eraman zuen, zortzi urtez luzatuko zena, 1962an Frantziari independentzia irabazi arte.

Iturria:

Mohammed Harbi, En Sétif, el 8 de mayo de 1945 (Le Monde Diplomatique en español, 2005eko maiatza).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
10
urte
Duela
100
urte